LEIREKO MONASTERIOAREN ESKAINTZA TURISTIKOA

 

Leireko monasterioa

31410 Esa, Nafarroa

hotel@monasteriodeleyre.com

Tel: 0034948884100

restaurante@monsteriodeleyre.com

Tel 0034 690012310

visitas@monasteriodeleyre.com

Tel: 0034 948884150

www.monasteriodeleyre.com

 

Leireko monasterioa Nafarroako monumenturik garrantzitsuenetako bat da. Leireko mendilerroan kokatuta dago, Iruñetik 50 km-ra bakarrik autobiaz joanez gero.

Basoez eta bidexkaz inguratuta dago, eta, haren zelaigunetik, paisaia aparta ikusten da, Esako urtegitik hasi eta Pirinioetako urrutiko tontorretaraino.

Leiren daude Nafarroako erresuma zaharraren oinarriak, baita erresumaren lehenbiziko errege-erreginen hilobia ere. Nafarroako monumentu erromaniko nagusia da eta Espainiako Goi Erdi Aroko multzorik erakargarrienetako bat. Hango abadia-eliza, kripta eta Porta Speciosa (XI.-XII. mendeetakoak) interes oso handikoak dira.

 

“Hospedería de Leyre” Hotela:

"Hospedería de Leyre” Hotela izadi betean kokatuta dago. Haren instalazioak erabat berrituta daude eta Leireko Erdi Aroko multzoaren parte dira. Hotel honek eskaintzen duena paregabea da: kantu gregoriarra, lekuaren edertasuna eta bakea, erromaniko primitiboa eta kokapen estrategikoa.

2 izarreko hotel erosoa da; berriki zaharberritutako 32 logela ditu, komun propioarekin, berokuntzarekin eta wifirekin.

Prezio bereziak 20 lagunetik goitiko taldeentzat

Erreserbak: 948 884100 y hotel@monasteriodeleyre.com

 

Jatetxea:

Harginen Patioari begirako 120 lagunentzako jantokia du, eta, han, inguruko produktu freskoekin egindako menu oso zaindu bat dastatzen ahal da, Esako arrain-haztegiko gaizkata eta kabiar ekologikoak barne.

Erreserbak: 690012310 y restaurante@monasteriodeleyre.com

Bai hotela bai jatetxea martxoaren 1etik abenduaren 9ra egoten dira irekiak.

Behe-denboraldian, jatetxea igande gauetan eta astelehen eta astearte eguerdietan ixten da.

 

Taberna:

Hotelaren beheko solairuan dago, eta hango terrazak Esako urtegiari begirako bista zoragarriak ditu, ezki handi-handi baten itzalpean. 10etatik 20ak arte egoten da irekia. Martxoaren 1etik abenduaren 9ra egoten da irekia, baita Eguberrietan ere.

 

BISITA GIDATUAK

Monasterioko Bisita Gidatuen Zerbitzuak aukera ematen du Nafarroako historian zehar ibilbide bat egiteko; izan ere, monumentu-multzo horretan islatuta dago haren historia eta Erresuma zaharraren sekretu asko biltzen ditu.

Ibilbideak 45 minutu inguru irauten du, eta honako hauek ezagutu ahal izanen dira: San Birilaren kondaira, Abade-eliza (Monumentu Nazional izendatua), Nafarroako lehenengo errege-erreginen gorpuzkinak gordetzen dituen Hilkutxa, Porta Speciosa atea, Leireko Andre Mariaren irudia eta kripta ikusgarria (penintsulako erromaniko antzinakoenaren erakusgarri).

2018KO PREZIOAK

Helduak

Haurrak (6-12 urte)

Taldea (+25pax)

Bisita libre

3,20 €

1,70 €

3,00 €

Bisita gidatua

3,70€

1,70 €

3,20 €

 

 Bisitariei harrera egiteko Zentroa:

  • Martxoaren 1etik ekainaren 30era eta irailaren 1etik urriaren 31ra: 10:15-19:00
  • Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra: 10:00-19:00
  • Azaroaren 1etik otsailaren 28ra: 10:30-18:00

 

Egunero irekia, abenduaren 24an eta 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik.

(Errege-egunetik otsailaren 28ra, astelehenetan eta astearteetan, itxi egiten da)

 

Bisita gidatuak etorritako bisitarien kopuruaren arabera egiten dira. Galdetu, faborez.

Jende asko ibiltzen den garaietan (Aste Santuan, uztailean, abuztuan eta zubietan), ordu erditik behin hasten dira, gutxi gorabehera.

10 lagunetik goitiko talde batentzako bisita bat edo VIP bisita bat hitzartu nahi izanez gero, faborez, aldez aurretik erreserbatu.

Bisiten ordutegiak aldatzen ahal dira edo bertan behera gelditu, Monasterioko elizan jarduera pribaturik izanez gero.

TALDEKO BISITAK

Taldeek, beranduenez, erreserbatutako ordua baino 5 minutu lehenago hartu beharko dituzte sarrerak. Antolatze-arrazoiengatik, adierazitako orduan hartzen ez badira, gero, une bakoitzean libre dauden plazen arabera sartu ahal izanen da.

Hizkuntzak:

Bisitak gaztelaniaz egiten dira, baina, nahi izanez gero eta aldez aurretik erreserbatuta, euskaraz, ingelesez, frantsesez, italieraz, errusieraz eta txineraz egiten ahal dira, talde bakoitzak 50€ gehiago ordainduta.

 

Bestelako eskaintzak:

·         VIP bisitak: gure gidarietako bat zure taldeari lagunduko dio, pertsona kopuru gutxienekoa ezarri gabe, 50€ gehiago ordainduta. Bisita gidatu pertsonalizatu eta esklusiboaz gozatu ahal izanen duzue.

·         Bisita eta dastatzea:

1.- Txantxigorri opila eta Leireko likorea: gure monjeek ekoitzitako likorea eta txantxigorri opilaren zati bat dastatu ahal izanen dira; txantxigorria gure lurraldeko gozoki tipiko bat da eta, kasu honetan, inguruko artisau ezagun batek egiten du. 2,70 € gehitu beharko zaizkio pertsona bakoitzaren prezioari.

2.- Monasterioko pintxoa (Erronkariko gazta eta monasterioan egindako irasagar-gozokia) Nafarroako Jatorri Izendapena duen ardo gorriaz lagunduta. 2,70 € gehitu beharko zaizkio pertsona bakoitzaren prezioari.

3.-Per Sé kabiarra eta cava: Esan kokatutako arrain-haztegian, gaizkata-hazkuntzan aritzen dira eta kabiar ekologikoa ekoizten dute. 20 € gehitu beharko zaizkio pertsona bakoitzaren prezioari.

 

Taldeentzako aperitiboak:

Hamaiketakoa edo askaria egiteko, pintxoen sorta prestatzen dugu eta gure bisitariei harrera egiteko lokalean dastatzen ahal dira. Galdetu aukerak eta prezioak 948 884150 telefono-zenbakira deituz edo honako posta elektroniko honetara idatziz: visitas@monasteriodeleyre.com

 

Beste zerbitzu batzuk:

  • Hotela Navarider proiektuari (motorraren munduko Nafarroako esperientzia) atxikita dago eta motorrak aparkatzeko leku segurua du.

Proiektu horren bidez, Nafarroan motorraren munduarekin (automobilismoa eta motoziklismoa) lotura duten kirol-turismoaren esperientzien berri eman nahi da.

Proiektuak errepideen profil xehatuak erakusten ditu, GPSen trackerrak (ibilbideak koordenatuekin), ibilbideen mapak, trazatuak, puntu kilometrikoak, seinaleztatutako bidegurutzeak eta inprimatzeko laburpenak. http://www.navarider.com/

  • “Zaldi Ostatu” gisa homologatuta gaude, eta zaldiz ailegatzen diren bezeroei artzain elektrikoz hesitutako zelai bat eskaintzen diegu, beren zaldia leku babestu batean utzi ahal izan dezaten. Horrez gain, zela, uhaleria eta zaldizkoen ekipamendu guztia gordetzeko zerbitzua ere eskaintzen dugu, baita GPSez markatutako ibilbideak ere. http://www.posadasecuestres.com/

 

 

KANTU GREGORIARRA LEIREN

Leire monumentu bizia da, han bizi baitira hura zaintzen duten monje beneditarrak, eta Jainkoarekiko laudorioa eta elkarrizketa katu gregoriarraren bidez adierazten dira; VIII. mendetik datoz kantu mota horren melodiak. Kantu gregoriarra Gizaterian Ondare Immateriala da.

Monjeen elizkizunetan parte hartu nahi izanez gero, libre da elizara joatea.

 

ELIZKIZUNAK

LANEGUNAK

JAIEGUNAK

MATUTIAK

06:00

06:00

LAUDEAK

07:30

08:00

MEZA

09:00

11:30

BEZPERAK

19:00

19:00

KONPLETAK

21:05

21:05



 

·         KONTZERTUA ETA ORGANO ENTZUNALDIAK

Urtean zehar, hainbat kontzertu eta organo entzunaldi ematen dira, “Leyre, espacio musical” programaren barruan; webgune honetan ikusten ahal da programaren edukia:  www.monasteriodeleyre.com